Gavin
Skerritt-ek asmatua, diseinatua eta antzeztua

Bakarkako antzerki
lan honetan, gure bidaia gerraren suntsitzearekin hasten da;
suntsitze honetatik haur bat sortzen delarik - bakarrik, errugabea
eta jakinminez.
Aintzira baten
ondotik dabilen bitartean, haurra ur lasaietatik sortzen den
irudi baten lekuko da. Ikustaldi honek haurra liluratzen duen
arrarotasuna bat darama. Biok bat egiten dute eta adostasun
batera iristen dira: haurrak "hiru aldiz arrazoirik gabe"
joz gero, bien arteko batasuna hautsi egingo dela eta irudimena
aintzirara itzuli.
Y Weledigaeth
ipuin herrikoi batean oinarrituta dago, Kristautasuna aurreko
sinbolismoa erabiliz. Mugimendua, txotxongiloa, olerkia eta
kantuaz baliztuz, antzezleak antzerki herrikoia eta ipuin kontaketa
lanzen ditu. Gaur egun hizkuntzari ematen diogun erabilerari
buruz hausnarketa egiten du: Zer sortu zen lehenago, esanahia
ala doinua?
Zuzendaria:
Irene Hardy
Soinu teknikaria: Patrick Marmora
Antzerki lan
hau 15 urtetik gorako pertsonei zuzendua da. Y Weledigaeth galesez
da. Ez da hitz bakoitzaren esanahiaz arduratzen, hauen erritmoa
eta soinuaren indarrean baizik. Era honetan, mundu galesa, bere
ipuinak eta literatura, galesez hitzegiten ez duten beste herrialdetara
zabaltzen du. Hizkuntza hau aukeratua izanak, antzezlariari
soinua, tonoa eta erritmoa berraurkitzeko aukera ematen dio
eta ondorioz ideiak eta pentsaerak komunikatu ahal ditu. Y Weledigaeth
nazioarteko entzulego batentzat egina da, ipuin herrikoi zahar
baten sinbolismoa eta bere gaurko esanahia aztertzen duena.
Obra honek hizkuntza, espresio garbi moduan erabiltzen du, eta
ez pentsamendu abstraktu bat bezela; eta bidebatez irrifarra
sortarazteko aitzaki izango da.
| Antzezlana
burutzeko bete beharreko baldintzak |
| Lekuaren
neurriak: |
3.5m
zabaleran x 3.8m sakonean x 2.1m alturan. |
| Elektrizitatea: |
Argi
eta soinu ekipoak antzezlariaren ardura izango dira. Bi entxufe
beharko dira. |
| Hasieran: |
Ordu
bete behar da eszenatokia prestatzeko. |
| Amaieran: |
45
minutu behar dira eszenatokia kentzeko. |
| Entzulegoa:
|
Gehienez
70 pertsonentzat diseinatua. |
| Gomendatutako
adina: |
15
urtetik gorako pertsonentzat. |
| Iraupena:
|
50
minutu. |
| |
Antzezpen
datak edo bestelako informazioa behar izanez gero, mesedez
Gavin Skerritt kontakta ezazu honako helbide honetan. |